Lehendabizi, kirol elkarte bakoitzak titulu hori eskuratzeko aukeratu dituzten kirolariek diploma jaso dute banan-banan; guztira, hamasei lagun izan dira izendatuak. Ondoren, horien guztien artean, urteko kirolaririk onena izendatu dute, bozketa bidez, eta Jon Perez atletak irabazi du, lau botorekin. Bestalde, Javier Zubizarretak zorionak eta eskerrak eman dizkie kirolari guztiei, haiek gabe "ezinezkoa litzatekeelako gaur egun herrian dagoen kirol eskaintza eta aniztasuna" izatea.
Honako hauek dira Jon Perez atletak aurten lortutako merituak:
Krosean:
- Gipuzkoako Txapelketan Junior mailako txapelduna.
- Euskadiko Txapelketan, Junior mailan, zilarrezko domina.
- Espainiako Txapelketan, Junior mailan, 55. aire librean.
- Gipuzkoako Txapelketa absolutuan txapelduna.
- Euskadiko Txapelketa absolutuan zilarrezko domina.
- Espainiako Sabadell Txapelketan gutxieneko denbora (4:03)
Aire librean:
- Gipuzkoako Txapelketa absolutuan txapelduna.
- Euskadiko Txapelketan, Junior mailan, txapelduna.
- Euskadiko Txapelketa absolutuan hirugarrena.
- 1.500 metrotan, 03:59ko denborarekin, 2015-2016ko denboraldiko, Espainiako 20 onenen artean sailkatu da Junior mailan. 11. postua lortu du sailkapen orokorrean.
Argazkian, 2016ko Azkoitiko kirolari onenak.