Urola Erdiko Trikiti Elkartea sortzeko batzarra egingo dute bihar, Azpeitiko Sanagustinen

Maxixatzen.eus 2016ko abe. 13a, 10:46

Azkoitiko zenbait trikitilari.

Urola Erdiko Trikiti Elkartea sortu nahi dute bailarako hainbat trikitizalek, eta horretarako aurreneko batzarra antolatu dute biharko, abenduaren 14rako. Batzarra Azpeitiko Sanagustin kulturgunean izango da, 21:30etik aurrera. Behin trikiti elkarte hori sortuta, trikitizale mugimendua gorpuztea eta indartzea dute helburu. Horretarako, aurrera begirako asmoak eta erronkak zein diren azalduko dituzte batzarrean. Trikitizalea den edonor dago batzarrera gonbidatuta. 

 

Azken hilabeteetan lanean aritu dira Urola Erdiko trikitilari taldeak, eta zenbait egitasmo ere antolatu dituzte. Aipagarriena, apirilean eta urrian, Azpeitian antolatutako Trikigiro jaialdi arrakastatsua izan da.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide