Sasoiko ongizate zentroak antolatuta, gaur hasi dituzte pilota entrenamenduak pilota eskolan federatu gabe dauden 8 eta 14 urte arteko gaztetxoek. Ikasturtean zehar, astelehenetan eta asteazkenetan, 17:00etatik 19:00etara, izango dira entrenamenduak, Gurea pilotalekuan.