Kukuerriko errepidea itxita egongo da aste osoan, Foru Aldundia egiten ari den lanak tarteko. Harri-lubeta bat eraikiko dute, eta, hori dela eta, errepidea moztuko dute lanek irauten duten bitartean. Hala ere, Kukuerriko bidearen ordez, Sistilla Errekako bidea erabili ahal izango dute herritarrek.