2016/12/15 19:00 - 21:00

Hitzaldia

Hitzaldia: "Non jarri behar dugu arreta euskaraz gehiago egin ahal izateko?"

Hitzaldia: "Non jarri behar dugu arreta euskaraz gehiago egin ahal izateko?"
Elkargunea, Azkoitia

Euskara Mahaiak antolatuta, ostegun honetan, abenduaren 15ean, “Non jarri behar dugu arreta euskaraz gehiago egin ahal izateko?” izenburupean, hitzaldia emango du Emun aholkularitzako Ainhoa Lasak. 19:00etan izango da Elkargunean.

2014an egindako kale-neurketaren arabera, Azkoitian hamar elkarrizketatik sei euskaraz dira. Euskara Mahaian biltzen diren erakundeen helburua kopuru hori hobetzea da, egingarria delako mahaikideen ustez. “Gainera, sinisten dugu gutariko bakoitzak baduela bere alea jartzea. Baina, horretarako zer egin behar dugun badakigu?”, galdetzen dute.

Egin beharreko argi eta garbi izateko antolatu dute “Non jarri behar dugu arreta euskaraz gehiago egin ahal izateko?” hitzaldia. Bertan aditu baten laguntzaz  konturatzeke gazteleraz euskaraz egin beharrean egiten ditugun makina bat bitxikeriaz   jabetuko gara. Horiek aurrerantzean euskaraz egiten baditugu, gure bizitzan euskarak gero eta leku handiagoa izango du.

Euskara Mahaiko kide dira Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe, Floreaga ikastetxea, Urola Ikastola Azkoitia-Azpeitia BHI, Aek, Erniarraitz Bertsozale Elkartea, Maxixatzen eta Azkoitiko Udala.

 

Argazkian, Euskara Mahaiko kideak.

Argazkian, Ainhoa Lasa hizlaria.

Hizkuntza: Euskara

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide