Udalak asteburuko sarraskiak gaitzetsi ditu eta elkarretaratzea deitu du

Maxixatzen.eus 2016ko abe. 12a, 17:21

Azkoitiko Udalak asteburuan Istanbulen, Muqdishon eta Kairon gertaturiko atentatu bortitzen aurrean bere gaitzespena adierazi du, "indarkeria terrorista arbuiatuz". Bestalde, Udalak bost minutuko elkarretaratze isila deitu du astearterako, "gaitzespen eta elkartasun gisa", eta herritarrak parte hartzera gonbidatu ditu. Eguerdiko 12:00etan bilduko dira, udaletxearen aurrean.

 

Udalak dolumina eta elkartasuna erakutsi nahi dizkie biktimen senitartekoei eta hurbilekoei, eta zauritutako pertsonak lehenbailehen ondo jartzeko nahia agertu du.

 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide