Anarik "Epilogo bat" aurkeztuko du Elkargunean

Maxixatzen.eus 2016ko abe. 9a, 15:57

"Epilogo bat"

Anarik “Epilogo bat” izenburupean kaleratu duen azken diskoa aurkeztuko du Elkargunean. Emanaldia datorren ostiralean, abenduak 16, izango da 22:00etan, eta sarrerak 5 eurotan egongo dira salgai. Aurretik Hartz herriko taldeak joko du.

 

Diskoa sei kantuk osatzen dute, besteak beste, “Zure aurrekari penalak” diskoan sartu gabeko abesti batek. Taldeak irailean egin zituen grabaketa lanak, eta Bidehuts disketxearen bitartez, Durangoko Azokan aurkeztu zuten azken lana. Sarrerak salgai egongo dira Etxe Aitz tabernan, Elkargunean eta udaletxeko Kultura sailean, zapatutik aurrera.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide