Habitu hartzea Santakruz komentuan

Maxixatzen.eus 2016ko abe. 9a, 10:24

Argazkian, Sor Teresa, zutik, eskubitik bigarrena da.

Santa Krutz auzoko Brigiden komentuan, Sor Teresa keniarrak habitua hartu zuen atzo, abenduk 8, Maria Sortzez Garbiaren eguneko Meza Nagusian. Horrela, hasiera eman dio nobiziadoari, hau da, erlijiozko bizitzan guztiz murgildu aurretik burutu behar duen prestaketa garaiari.

 

Iaz, azaroaren 14ean, Keniako beste moja batek, Sor Inesek, betirako botoak edo profesioa egin zituen Santakruz komentuan. Gaur egun, hamar moja bizi dira komentuan. Etortzen azkena, Maria izan zen. Hura Keniatik etorri zen orain dela hilabete bat. Komunitatean kultura aniztasuna dago: Nafarroan jaiotako hiru moja, Mexikoko bi eta Keniako bost moja dira guztira.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide