Joan den igandean bukatu ziren sanandresetako idi demak, lau egunetan saio bana jokatu ostean. Azkenean, saio guztietako puntuak batuta, Mungiako Goieta izan da aurtengo irabazlea, eta Muruetako Kamiñoko bigarrena. Hirugarren postuan, berriz, Billelako Lopategi sailkatu da, igandeko proban plaza gehiena eginda.