"Marea Negra" filma ikusgai Baztartxon, bost egunez jarraian

Maxixatzen.eus 2016ko abe. 7a, 13:37

Hilaren 8tik 12ra bitartean, "Marea Negra" filma eskainiko dute Baztartxo antzokian. Peter Bergen AEBetako filma 2010ean Mexikoko Golkoan jazotako gertaeretan oinarritutako akziozko drama da. Oliobide batean izandako istripuak inoizko ingurumen hondamendi larrienetakoa eragin zuen, baita 11 lagun hil eta beste hamasei zauritu ere.

Filmean honako aktore hauek parte hartu dute: Mark Wahlberg, Kurt Russell, Kate Hudson, John Malkovich eta Dylan O’Brien, besteak beste.

 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide