Kirol merezimenduengatik Gipuzkoan gehien nabarmendu den kirolaria edo kirol taldea saritzea du helburu aitortza horrek. Irabazleak 2.000 euro jasoko ditu. Sari horrez gain, 1.000 euroko Gipuzkoarren Kirola Saria banatuko dute, eta sari herrikoi hori jendearen botoen bidez banatuko dute. Horretarako, Gipuzkoa Kirolaken webgunean eman daiteke botoa, abenduaren 12a bitartean. Pertsona bakoitzak boto bakarra eman dezake.
Sari banaketa Irungo Ficoban egingo dute Gipuzkoako Kirol Ekitaldian, abenduaren 14an, 18:45etik aurrera. Sarietarako hautagaiak lurraldeko kirol federazioek proposatu dituzte, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kirol Zerbitzuarekin lankidetzan.