XX. Erakusleiho Lehiaketan parte hartzeko oinarriak jakinarazi dituzte

Maxixatzen.eus 2016ko abenduaren 5a

Argazkian, iazko erakusleiho sarituetako bat.

Azkoitiko Udaleko Merkataritza sailak eta Herrixen Azkoitiko Dendaixen Elkarteak 2016ko Gabonak bultzatu nahian, establezimendu, merkatal-denda eta abarretarako erakusleiho lehiaketa antolatu dute, ondorengo oinarrien arabera:

 

1.- Sarietarako 900 euroko diru poltsa egongo da, sariak Herrixeneko bonuetan banatuko dira (ez esku-dirutan) eta parte hartzaile denen artean Herrixen Azkoitiko Dendaxen Elkarteak otarra eder bat zozketatuko du.

 

2.-Honako puntuak izango dira kontutan:

                  -Eskaparatearen aurkezpena

                  -Salgaiak ahalik eta era erakargarrienean erakustea

                  -Gabonetako giroa ematea

 

3.-Azkoitiko udaletxeko Merkataritza Departamenduak eta Herrixen Azkoitiko Dendaixen Elkarteak izendatutako pertsonek osatuko dute epaimahaia.

 

4.-Eskaparateak, 2016ko abenduaren 12tik 2017ko urtarrilaren 6ra bitartean azalduko dira.

 

5.-Parte hartu nahi duten establezimenduek, Azkoitiko udaletxeko Herritarren Harrera Bulegoan, Herrixenen Bulegoan (Kultur Etxeko 4.go solairuan) edo herrixen@hotmail.com helbidean izena eman beharko dute,  abenduaren 12rako.

 

6.-Epaimahaiaren erabakia apelaezina da.

 

7.-Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarri hauek onartzea suposatzen du.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide