Euskararen Nazioarteko Eguna zapatu honetan

Maxixatzen.eus 2016ko abe. 1a, 13:04

17:00etan hasiko da aurtengo Orbel Jokuetako finala, Elkarguneko Intsausti aretoan.

Zapatu honetan, abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Eguna izango da, eta hori dela eta, herrian hainbat ekitaldi izango dira egun guztian zehar. Gainera, egun osoan zehar euskal musika jarriko dute kalean megafonia bidez eta tabernetan. Behean, zapatuko egitaraua.

 

17:00etan, Maxixatzen Euskaldunon Elkarteak antolatuta, Orbel Jokoen finala izango da, Elkargunean.

19:00etan, Udalak antolatuta, euskarari babesa erakusteko ekitaldi ofiziala eta irekia egingo dute, udaletxeko batzar aretoan. Bertan, besteak beste, adierazpen instituzionalaren irakurketa egingo dute.

19:15ean, Landa, Antxitte eta Garixe trikitilariak kalejira egingo dute.

19:30ean, Kupela taldearen emanaldia hasiko da, Balda Plazan. Euria egiten badu, Kontzejupean izango da kontzertua.

Ikastetxeek, astelehenean

Ikastetxeek astelehenean ospatuko dute Euskararen Eguna. Udaletxetik suziria botako dute, eta Javier Zubizarreta alkateak harrera egingo die udaletxeko balkoitik. Ondoren, manifestua abestuko dute eta Xabier Euzkitzeren Zer nolako zortea bertsoa kantatuz amaituko dute.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide