Udane Juaristik diseinatu ditu Xabi Solanoren diskoa eta liburua

Maxixatzen.eus

Argazkian, Xabi Solanoren disko berriko azala eta liburuaren kontrazala.

Udane Juaristi arte margolari azkoitiarrak diseinatu ditu Xabi Solano trikitilariaren liburu eta disko berrien azalak eta kontrazalak. Bi euskarrien azaletan, Solano trikitixa jotzen marraztu du. Xabi Solano Maizak Ereñotzu trikiti diskoa eta Trikitixa liburua II plazaratu berri ditu, eta Durangoko azokan eskuragarri izango dira. Liburuan, diskoko kantuen partiturak bildu ditu. Diskoak, guztira, hamabost abesti berri ditu.

 

 

Diskoaren izenak lotura estua du trikitilariarekin. Izan ere, Hernaniko (Gipuzkoa) Ereñotzu auzoan jaio zen Solano, 1978an. Bestalde, diskoa zabaltzen duen intro-an, haurtzaroko soinu baten oroitzapena erreproduzitu du.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide