Joan den ostiralean, azaroaren 25ean, musikarien zaindari den Xixiliren omenez, Bizkargi Musika eta Dantza eskolako ikasleek musika eta dantza emanaldia eskaini zuten, Elkargunean. Bertan parte hartu zuten, dantzariek, soinu jotzaileek eta abesbatzako ikasleek, besteak beste.