"Bizirik eta aske maite dugu elkar" lemapean egin dute azaroaren 25eko elkarretaratzea

Maxixatzen.eus 2016ko azaroaren 25a

Argazkian, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguneko elkarretaratzea.

Dozena bat lagun elkartu dira gaur, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunean, herriko plazan, Sostenipe talde feministak egindako deialdiari erantzunez. 19:30ean hasi da elkarretaratzea, eta Bizirik eta aske maite dugu elkar zioen pankartaren atzean, borobil handi bat eginda, bildu dira. 21:30ean, berriz, Zakela tabernara afaltzera joango dira, talde feministak deituta.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide