Ertzaintzak maxixatzen.eus-i azaldu dionez, 19:30 inguruan jaso dute bizilagun baten deia, Bizkargi kaleko 2. zenbakiko etxebizitzako tximiniatik kea ateratzen ari zelako. Suhiltzaileak bertaratu dira, eta orain tximinia garbitzen eta kea nondik datorren ikertzen ari dira. Guztira, sei suhiltzaile kamioi bertaratu dira. Ikusmin handia dago Julio Urkixo kalean, eta kale horretan trafikoa geldituta dago; Udaltzaingoa ari da trafikoa bideratzen.