ONCEren zozketan 1.000 euro irabazi ditu azkoitiar batek

Maxixatzen.eus 2016ko aza. 24a, 15:50

Argazkian, Jon Garate Azkoitiko ONCEko saltzailea kupoiak saltzen.

Duela bi aste azaroaren 11ko ONCEren sari berezia banatu ostean, atzo, hilak 24, Super ONCEren jokoan 1.000 euroko saria banatu zuen Jon Garate Azkoitiko ONCEko saltzaileak. Irabazlea 50 urte inguruko Azkoitiko gizonezko bat da. 

 

Super ONCEren zozketan 100etik 20 zenbaki berri ateratzen dituzte egunero, eta 5, 6, 7, 8, 9, 10 edo 11 zenbaki jokatzeko aukera izaten da. Zenbat eta zenbaki gehiago jokatu, eta zenbat eta zenbaki gehiago asmatu, orduan eta sari handiagoa tokatzeko aukera izaten da. 

Azkoitiko Super ONCEko azken irabazleak 11 zenbaki jokatu zituen, eta guztira 9 asmatu zituen. Horrenbestez, 1.000 euro tokatu zaizkio. 10 asmatuta 50.000 euro eskuratuko lirateke, eta 11 asmatuta, berriz, 1.000.000 euro. 

 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide