Webgune moten arabera, nabarmentzekoa da tokiko hedabideen webguneen gorakada, webgune nazionalen kontsumoa gainditu dutelako 2016ko irailean, lehen aldiz. Aurtengo lehen sei hilekoen datuak kontuan hartuta, webgune orokor edo nazionalek 4.675.000 bisita izan zituzten epe horretan, eta tokikoenek, berriz, bost milioi pasatxo. Tokiko hedabideen kontsumoak Hekimeneko hedabideen kontsumoaren erdia osatzen dute honez gero. Hedabide tematikoek ere igoera izan dute 2016an, %31 ingurukoa, baina haien kontsumoa ez da iristen euskal hedabideen kontsumoaren %5era.
Gailu guztietan hazi dira Hekimeneko hedabideen kontsumoa, baina hazkunde hori bereziki nabaria izan da mugikorretan, non bisitak bikoiztu egin diren 2014tik 2015era.
Facebook eta Twitter
Ezaguna denez, sareko hedabide guztientzat, trafiko iturri handia da Facebook. Hekimeneko hedabideetara sare horren bidez iristen den bisitari kopuruak etengabe gora egin du azken urteotan:
2013ko hasieran, Facebooketik 100.000 bisita inguru iristen ziren euskal hedabideetara. 2016ko lehen sei hilabetean laukoiztu egin da kopuru absolutu hori.
Twitterreko euskarazko jarduna jaso eta aztertzeko Codesyntax enpresak sortutako Umap neurketa tresnaren arabera, berriz, euskaldunak Twitterren euskarazko hedabideen bitartez informatzen dira nagusiki.
Jarraitu Susturen albistea irakurtzen.