Xixili Eguneko musika eta dantza emanaldia, Elkargunean

Maxixatzen.eus

Xixili Eguna.

Azaroaren 25ean, musikarien zaindari den Xixiliren omenez, Bizkargi Musika eta Dantza eskolako ikasleek, Elkarguneko antzokian, musika eta dantza emanaldia eskainiko dute 18:30ean. Bertan parte hartuko dute,  musika tailerretako ikasleek, dantza eta instrumentu talde ezberdinek, gaztetxoek eta helduek.

 

Bestalde, egun berean, Musikalean ekintza dela eta, trikitilariak eta panderojoleak, 17:30ak aldera, kalean zehar kalejiran ibiliko dira.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide