Lauki horretako zerbitzu horietan Donostiako ohiko geltoki guztiak ezeztatuta geldituko dira. Geltoki bakarra egongo da martxan, Duque de Mandas Pasealekuan.
Duque de Mandas Pasealekuan, 39. eta 9. zenbakien artean, sei geltoki egokituko dituzte, eta horietako batean izango da UK01 linearen geltokia.
Bestalde, Marotoiko antolakuntzako kideak Donostiako Geltokian eta Duque de Mandas Pasealekuan egongo dira informazioa ematen eta zalantzak argitzen.