Arrakastatsua Australiari buruzko hitzaldia

Maxixatzen.eus

Oihana Seco eta Gotzon Lizarraldek hainbat gomendio eman zituzten Australia ezagutu nahi dutenentzat.

Oihana Seco eta Gotzon Lizarralde azkoitiarrek euren Australiako egonaldiaren esperientzia kontatu zuten joan den ostiralean, Kultur Etxean. Jende asko hurbildu zen 16. Bidaia Tertulietako "Australia: ekialdeko kosta" hitzaldia entzutera. Hurrengo hitzordua abenduaren 16an izango da "Txile bakarrik zeharkatuz" tertuliarekin, Agate Burgaña hizlariak zuzenduta.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide