Udaletako ordezkariez gain, Zubiolako langile ohiak ere bertaratu dira Basterretxe industrialdeko Zubiolaren instalazioak ikustera. Besteak beste, gaur egungo enpresaren egoera, museoa eta hainbat proiektuetan egin duten eboluzioa bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dute. Ondoren, Azpeitiko Sanagustin kulturgunera joan dira guztiak bazkaltzera, eta, bide batez, enpresaren sortzaileak omendu dituzte.