Aurtengo Mendi Astea ospatzeko hiru egunetarako emanaldiak antolatu dituzte Anaitasuna Mendi Bazkunako kideek. Atzo iluntzean, aurtengo Mendi Asteari amaiera emateko, Alberto Iñurrategi mendizale ezaguna izan zen Floreagako aretoan, eta jende asko hurbildu zen Porrotaren alde hitzaldia entzutera. Iñurrategik bere mendi ibilbide profesionalean ikasitako hainbat gomendio eman zituen, eta, azaldu zuen mendiarekin etengabe gozatzen jarraitzeko, ezinbestekoa dela norbere buruari helburu ezberdinak jartzea.