Gero eta gutxiago falta da Gabonak iristeko, eta herria egun horietarako argiak ipintzen hasi dira. Dagoeneko Kale Nagusian jarrita daude, eta datozen egunetan herriko beste kaleetan eta auzoetan ipiniko dituzte. Gainera, Hirigintzako zinegotzi Miguel Angel Bastidak azaldu duenez, aurten, aurreneko aldiz, herriko auzoetan ere Gabonetako argiak jarriko dituzte: San Martinen, Floreagan, Ipintzan eta Txalon Errekan, besteak beste. Horretarako, argi berriak erosi dituzte. Abenduko lehen astean piztuko dituzte Gabonetako argi guztiak.