Ikastaroa Hazi Fundazioak eta Azkoitiko Udalak elkarlean antolatutako eta finantzatutako ikastaroa da. Udalak 1.685 euro bideratu ditu ikastarora eta Hazi Fundazioak beste 1.123 euro, bien artean %100ean finantzatuz saio guztiak.
Saio praktikoa: Produktuen aplikazio simulazioak urarekin
Datorren asteartean, hilaren 22an, saio praktikoa egingo dute Trenbidearen Zumardiako zelaigunean, Aizkibel liburutegiaren ondoan. Goizeko 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara izango da. Simulazio ariketak egingo dituzte eta partaideak babesteko maskarak eramango dituzten arren, ez dute produktu fitosanitariorik erabiliko, ura baizik. Udalak hau argitu nahi izan du gune hartatik igarotzen diren herritarrak ez daitezen kezkatu.