Izargi irabazi asmorik gabeko elkartea da. Haren funts nagusia pertsonei doluaren terapiaren bidez laguntzea da, bakarka edo taldean. Hirugarren adinekoekin ere terapiak egiten dituzte, eta bakarrik sentitzen diren pertsonei konpainia eta laguntza emateko boluntario taldea daukate. Proyecto Hombre, Matia Fundazioa, Aspanogi, Fibromialgia elkartea, Donostiako Ospitalea, eta abarrekin lan egiten dute.
Sarreak aurrez salgai egongo dira udaletxeko Kultura sailean.