Zortzi kilometroko mendi lasterketa izan da gaur, zapatua, Mikologi Elkarteak antolatuta. Elkartearen aurretik 11:00etako kanpai hotsarekin irten dira 32 parte hartzaile, 29 gizonezko eta 3 emakumezko, eta Kuku herrirantz joan dira; ondoren, Txalintxoren bizkar aldera igo dira eta azkenik, San Martingo erlojuan kanpaia joaz bukatu dute proba.
Aurreneko gizonezkoak eta emakumeak, Kurutzia baserriak emandako produktuak jaso dituzte eta partaide guztien artean zozketak egin dituzte. Lasterketa bukatu eta gero, txorizo egosia eta edatekoa banatu dute elkartean lasterkarientzat.