Sutea piztu da Koategi baserrian

Maxixatzen.eus

Kalte material handiak eragin ditu suak: eraikinaren goiko aldea erabat kiskali da. Inork ez du minik hartu. Lehen ikerketen arabera, akats elektriko baten ondorioz piztu da sua.

 

Koategi baserria (Urrategi auzoan) erre da gaur goizaldean. Ertzaintzak maxixatzen.eus-i baieztatu dionez,  06:40 inguruan jaso dute deia, sutearen berri emanez. Suhiltzaileak bertaratu dira, baina ordurako sua zabalduta zegoen.

Kalte material handiak eragin ditu suak: eraikinaren goiko aldea erabat kiskali da. Inork ez du minik hartu

Ertzaintzaren arabera, baserriaren barruan zeuden abereak kanpora ateratzea lortu dute, suak kaltetu gabe.

Lehen ikerketen arabera, akats elektriko baten ondorioz piztu da sua.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide