Gaur, azaroak 10, Memoriaren Eguna dela-eta, elkarretaratzea egin dute Intsaustin. Bertaratu diren herritar eta udaleko alderdi ezberdinetako hainbat ordezkarik bost minutuko isilunea egin dute. Ondoren, Oroimenean eskulturari lore eskaintza egin dio Javier Zubizarreta alkateak, biktima guztien memorian.