LABen protesta Ibarmia enpresaren atarian

Maxixatzen.eus 2016ko aza. 9a, 11:16

Argazkia: Urola Kostako Hitza / Ihintza Elustondo.

LAB sindikatuko hainbat kidek maskarak jantzita elkarretaratzea egin zuten, atzo, hilak 8, Ibarmia enpresaren aurrean. Protesta ez zen izan Ibarmiaren aurka, Adegi Gipuzkoako enpresaburuen elkartearen aurka baizik. Adegik "inposatu nahi dituen lan harremanak" salatu ditu LABek. Ibarmiara hitzaldi bat ematera joan ziren Adegiko kideak, eta hitzordu horretaz baliatu zen LAB eraikinaren kanpoko aldean elkarretaratzea egiteko.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide