Psikomotrizitate saioa Floreagan

Maxixatzen.eus 2016ko aza. 9a, 10:54

Floreaga Salestar Ikastetxeko Elkar Hazi taldeak psikomotrizitate saioa antolatu du, 2014-2015 urteetan jaiotako haurrei eta beraien gurasoei zuzenduta. Saioa abenduaren 3an izango da, 10:00etatik 11:00etara, ikastetxean bertan. Interesa duen pertsona orori irekita dago. Izen-emate epea azaroaren 18ra arte zabalik egongo da ikastetxeko idazkaritzan. Saioaren prezioa 3 euro da. Haur bakoitzeko guraso bat etorri ahal izango da.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide