Eguerdiko 12:00etan abiatuko dira Musika Eskolatik Floreagako eta Xabier Munibeko Kandiola dantza taldeak eta Musika Eskolako dantza taldeko ikasleak Txalkor txistulari taldearen eta Musika Eskolako trikitilarien laguntzaz. Herriko kaleetan zehar hainbat dantza erakustaldi egin ondoren, eliz atarian emango diote bukaera.
Eguraldi txarra egingo balu, berriz, Gurea pilotalekuan egingo dute erakustaldia.