Gaur, zapatua, goizean pintxo dastaketa, bigarren eskuko azoka eta tailerrak antolatu dituzte Gazteak eta Garapena taldeak eta Alai Batza aisialdi taldeak. Eguraldiak txarra egin zuen, eta jende gutxi gerturatu zen plazara, orohar. Dena den, 1.510 euro bildu zituzten Ekuadorreko eta Haitiko kaltekuen alde. Antolatzaileak eskerrak eman dizkiete lagundu zuten erakundeei, elkarteei, tabernei, harakinei, okindegiei eta pertsona guztiei.