Azaroaren 19an, larunbatean, Mikel Lizarralde Goenaga “Medium”-ak hitzaldia emango du Baztartxo antzokian. Bizitza eta heriotza: hemen al gaude denok? izango du aztergai. Beste Munduko gure senitarteko eta lagunekin nola komunikatu dezakegun azalduko du, eta beraien mezuak emango ditu zuzenean.
Sarrera 5 euro izango da, eta bildutako diru-sarrera, osorik, Izargi Elkarteari emango dio Mikel Lizarraldek.
IZARGI irabazi asmorik gabeko elkartea da. Bere funts nagusia, pertsonei doluaren terapiaren bidez laguntzea da, bakarka edo taldean. Hirugarren adinekoekin ere terapiak egiten dituzte, eta bakarrik aurkitzen diren pertsonei konpainia eta laguntza emateko akonpainamendurako boluntario taldea daukate. Proyecto Hombre, Matia Fundazioa, Aspanogi, Fibromialgia elkartea, Donostiako Ospitalea, eta abarrekin lan egiten dute.