Caritasen jantzitegian izarak, mantak eta zapatak behar dituzte

Maxixatzen.eus 2016ko urr. 28a, 19:43

Azkoitiko Caritasek lokal berria du Aingeru kaleko 32. zenbakian, Baztartxo antzokiaren alboan.

Azkoitiko Caritasen jantzitegiko arduradunak Maxixatzeni jakinarazi dio, batez ere, izarak, mantak eta gizonezkoen zapatak behar dituztela. Azkenaldian Azkoitira saharar asko etorri direla gaineratu du, eta arropa "behar larrian" daude guztiei materiala banatu ahal izateko. Horrez gain, herriko hainbat puntutan kokatuta dauden Caritasen edukiontzietara arropa bota aurretik, Aingeru Kaleko 32. zenbakiko lokalera eramateko eskatu du, edukiontzi horietakoa zuzenean Donostiako Caritasera eramaten dutelako.

 

Honako hau da Caritasen jantzitegiko ordutegia: 

Astelehenetan eta asteazkenetan, 10:00etatik 12:00etara. Eta ostiraletan, 17:00etatik 19:00etara.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide