Merkataritzan euskaraz publizitatea egiteagatik diru laguntza

Maxixatzen.eus 2016ko urr. 27a, 11:43

Udaleko Euskara sailetik, merkataritzarako eta ostalarientzako bideratuko diren laguntzak eskatzeko azken eguna urriaren 31 da. Establezimenduek aukera dute, besteak beste, diru eskaera egiteko errotulua, irudi korporatiboa edo webgunea euskaratzeko. Programa informatikoak euskaratzeagatik ere jaso daiteke diru laguntza, eta aurten, estraineko aldiz, baita euskaraz publizitatea egiteagatik ere.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide