Ehuneko ehun izango da Ana Azkoitia zinegotziaren dedikazioa Udalean

Maxixatzen.eus 2016ko urr. 27a, 11:00

Ana Azkoitia, zinegotzia.

Ana Azkoitia Ogasun zinegotziak orain arte bateragarri egiten zuen zinegotzi kargua Azpeitiko Laboral Kutxako zuzendaritza karguarekin, baina gobernu taldeak beharrezkoa ikusi du Ana Azkoitiaren lanorduak areagotzea. Horrenbestez, Azkoitiaren Udaleko dedikazioa ehuneko ehun izango da, eta aurrerantzean Ogasuna, Sustapen Ekonomikoa eta Merkataritza arloetako zinegotzi delegatua izango da. Ondorioz, Azkoitiak 64.370,01 euroko ordainsari gordina jasoko du, Foru Arauak jasotzen dituen parametroak jarraituz.

 

Bestalde, Janire Igoak ordezkatuko du Miguel Reimúndez PSE-EEko zinegotzi gisa hemendik aurrera, asteazkeneko ohiko bilkuran hartu baitzuen kargua Igoak.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide