Aizkibel liburutegia aldizkari austriar batean agertu da oraingoan

Maxixatzen.eus 2016ko urriaren 24a

Aizkibel liburutegia nazioarteko hedabideetan izaten ari den oihartzunak jarraitu egiten du. Oraingoan Austriako Der Curier egunkariak egin dio aipamena eraikinari. Chicago (AEB) , Istanbul  (Turkia) eta Vaughan (Kanada) hirietako liburutegiekin batera agertu da.

 

Alemaniako AD Arkitektura aldizkariak munduko 10 liburutegi ederrenen zerrendan sartu zuen Juan Beldarrain arkitektoak eraikitako gure liburutegia.

https://kurier.at/wohnen/lesezeichen-moderne-bibliotheken/225.271.135

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide