Pintxo irabazlea honako hau izan zen: piper berdearekin egindako ogia onddoekin beteta, tipula karamelizatuaz eta galeperraren arrautzaz lagunduta.


Honako taberna hauek hartu zuten parte zapatu arratsaldeko pintxo lehiaketan: Zurt, Latz, Orbela, Koxka, Etxe Aitz, Ttakun eta Errexil. Baldintza bakarra pintxoak piper berdea edukitzea zen, Xakelmariren kolorea delako.