Zozkatuta Demode Quartet ikusteko sarrerak

Maxixatzen.eus 2016ko urr. 21a, 11:57

Udalaren laguntzarekin, hiru sarrera bikoitz zozkatu ditu Maxixatzen Euskaldunon Elkarteak Demode Quarteten "Epa!" ikuskizunerako. Maxixatzeneko hiru bazkide hauek izan dira irabazleak: Janire Bragado, Koldo Berasategi eta Antxon Antsorregi. Sarrerak zapatuan Baztartxoko leihatilan jaso beharko dituzte irabazleek. Zorionak guztiei eta gozatu ikuskizunarekin.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide