Enplegu eskaintzak urriaren 14tik 21era argitaratuko ditu Lanbidek aipatu enplegu eskaintzak eta beraz, interesatuek epe horren barruan aurkeztu beharko dituzte lan-eskaerak LANBIDEN.
Kontratuak aldi baterakoak izango dira eta sei hilabeteko epea izango dute.
Peoien kasuan, besteak beste, mendietako sasiak eta bideak garbitzeaz, seinaleak jartzeaz edota iturriak konpontzeaz arduratuko dira. Hautagaitza aurkezteko ondorengo baldintzak bete beharko dituzte interesatuek:
-Eskolaritate ziurtagiria izatea
-Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta (RGI) jasotzea
-Igeltsero ofizial gisa, urtebeteko esperientzia izatea gutxienez
-Ahozko euskara maila altua izatea
-Langabetua izatea eta Lanbiden izena emanda egotea lan-eskatzaile moduan
Administrari postua eskuratzen duenaren lana, berriz, bailarako natur-baliabideak balioan jartzeko herri bideen inbentarioa osatzea izango da. Ondorengo baldintzak bete beharko ditu eskatzaileak:
-Zuzenbidean edota Enpresen Administrazio Zuzendaritzan gradua edo lizentziatura izatea
-Euskara: 3. HE edo baliokidea izatea
-Informatika ezagutzak: Word, Excel, Access…
-35 urtetik beherako emakumea izatea
-Langabea izatea eta Lanbiden izena emanda egotea lan eskatzaile moduan
-Inbentarioak egiten edo antzeko zereginetan eskarmentua izatea
-Katastroaren ezagutza izatea
Lanbiden ondorengo eskaintza zenbakiekin argitaratuko dira lanpostuak:
Peoia: 162016009438
Administraria: 162016009448