Bi kalabaza lapurtu dituzte Arume Enean

Maxixatzen.eus 2016ko urr. 11a, 10:10

Arume Eneako baratzetik bi jubilaturen bi kalabaza lapurtu zituzten atzo. Maxixatzenen irakurle batek bidali du argazkia, eta azaldu du egun asko zeramatzatela jubilatuek haiei begira, eta orain esku hutsik geratu direla. 

 

Beste irakurle batek esan du egoera berezian zeudela bi kalabaza horiek, landarea sare barruan zegoelako, eta bi kalabaza aleak sarearen beste aldean hazi zirelako, bide ondoan, argazkian ikusten den bezala.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide