Vicepresidentes taldeak joko du Latz tabernan

Maxixatzen.eus

Hiru urte bete ditu aurten Latz tabernak, eta aurten aurreneko aldiz kontzertuak antolatu dituzte. Vicepresidentes Gasteizko talde entzutetsua eta Azkoitiko eta Azpeitiko gaztez osaturiko Trini Fox taldeak joko dute. Kontzertuak datorren zapatuan, urriaren 15ean, izango dira 23:00etatik aurrera. Vicepresidentes taldeak "Grind Core" estiloa du, eta bateria, baxua eta gitarra jotzen dituzte. Baxu jotzailea eta gitarra jotzailea Fermin Muguruzarekin aritzen dira.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide