Elosuko ganadu feria, datorren asteazkenean

Maxixatzen.eus 2016ko urriaren 10a

Elosun XXXVIII. ganadu feria izango da datorren asteazkenean, hilak 12, urtero bezala, Elur Txiki Elkarteak antolatuta. Honako egitarau hau antolatu dute egun horretarako:

 

09:00etan,  XXXVIII. ganadu feriaren hasiera.

11:00etatik 14:00etara, haurrentzako puzgarriak.

12:00etan, Napar Zuztarren ekitaldia Elosuko plazan.

13:30etan, bertsolarien saioa pilotalekuan. Bertsolariak: Sebastian Lizaso eta Jose Luis Gorrotxategi.

Jarraian, Laja II.a eta Lutxurdio trikitilariak 

17:30ean, idi dema. Bi uztarri: 

  1. Ipiñarrieta
  2. Ixidro erretegia

Ondoren, erromeria Laja II.a eta Lutxurdio trikitilariekin.

Autobus zerbitzua egongo da egun guztian, Julio Urkixo etorbideko geltokian eta Martin Deuna kalean. Bi autobus ibiliko dira joan-etorrian, 09:00etan hasi eta 20:30ak arte. 

Oharra: Antolatzaileek ez dituzte bere gain hartuko egun horretan gerta daitezkeen ezbeharrak

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide