Julen Alberdi sailkatu da 2. Mailako Euskal Herriko Aizkora Txapelketako finalerako

Maxixatzen.eus 2016ko urr. 10a, 09:49

Argazkian, finalerako sailkatu diren sei aizkolariak. / Argazkiak: Ibon Errazu Uria.

Igande arratsaldean, 2. Mailako Euskal Herriko Aizkora Txapelketako kanporaketa jokatu zuten Gurea Udal Pilotalekuan. Guztira 12 aizkolari lehiatu ziren, eta lehen sei sailkatuak finalerako sailkatu ziren. Tartean da Julen Alberdi azkoitiarra, 14 minutu eta 42 segundoko denborarekin. 

 
 

Sailkapen orokorra eta bakoitzaren denborak:

 
1-Eneko Otaño 13´49''
2-Mieltxo Mindegia 14´07''
3-Julen kañamarez 14´32''
4-Oihan Larretxea 14´34''
5-Ander Erasun 14´40''
6-Julen Alberdi 14´42''
7-Xabi Zaldua 15´10''
8-Jexus Mari Mujika 15´11''
9-Aratz Mugerza 16´02''
10-Aitor Senosiain 16´57''
11-Arkaitz Jauregi 16´58''
12-Luis Mari Txapartegi 17´10''
 
Finala urriaren 29an izango da Gurea Udal Pilotalekuan, 18:00etan.
 
 
 
Erlazionatuak

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide