Azkoitiar batek 72.000 euro irabazi ditu Bonolotoan

Maxixatzen.eus 2016ko urriaren 6a

Azkoitiko emakume bati 72.000 euro tokatu zaizkio aste honetan Bonolotoan. Zumarragako dendan jokatu zuen, baina aste honetan kopurua baieztatzera Azkoitiko administraziora joan da, eta bertan jakinarazi diote tokatu zaion diru-saria zenbatekoa zen. Saridunak ia 60.000 euro jasoko ditu, ogasunak %21a kenduko baitio egokitu zaion kopuruari.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide