Azkoitian jokatuko dute Gipuzkoako II. Mailako Xake Txapelketa

Maxixatzen.eus 2016ko urr. 5a, 16:49

2016ko Gipuzkoako Bigarren Mailako Xake Txapelketa antolatuko du Kakute Xake Elkarteak, eta urriaren 15ean hasiko da txapelketa. Parte hartu nahi dutenek, urriaren 13a izango dute izena emateko azken eguna.

 

Bestalde, Anai Xake Eskolan dagoeneko hasi dute ikasturtea: asteartetan eta ostegunetan egongo dira. Eskolak Kultur Etxean izango dira, doan.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide