Ostiraletik astelehenera, lau egunez jarraian, Florence Foster Jekins filma izango da ikusgai Baztartxon antzokian. Stephen Frearsen komedia britainiarra da filma, eta soprano izan nahi zuen emakume aberatsaren benetako istorioa kontatzen da lanean. Maryl Streepek interpretatu du protagonistaren papera, eta Hugh Grant aktoreak antzezten du senarraren papera.