Azkoitia, GipuzkoAround egitasmoaren bideoan

Maxixatzen.eus 2016ko urr. 4a, 12:41

Gipuzkoako 89 herriak batzen dituen bideoa egin du GipuzkoAround egitasmoak, eta tartean da Azkoitia. Gipuzkoa osoa zeharkatu eta herri guztietan filmatuz ekoiztu dute bideoa, sei minututan.

Irungo lau lagunek gauzatu dute proiektua, 2010ean "Dancing in the Basque Country" bideoa egin zutenek, hain zuzen ere. Bideo hark ia 500.000 ikustaldi lortu ditu Youtuben sei urte hauetan. Hemen bideoa:

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide